1998ko Londres Handiaren autoritateari buruzko erreferenduma Londres Handian 1998ko maiatzaren 7an ospatu zen erreferenduma izan zen. Bertan, Londres Handiko Autoritatea osatu nahi ote zen galdetu zen, Londresko alkateak eta Londresko Batzarrak osatua, alkatearen lana kontrolatzeko. Parte-hartzea oso txikia izan zen, %34,1ekoa, baina gehiengoak, %72,01, baiezko botoa eman zuen[1].
- ↑ «BBC NEWS | Special Report | 1998 | London Referendum | Overwhelming vote for mayor» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).